'Zenbat ezagutzen duzu Atxondo?' lehiaketako irabazlea Itsasne Blanco atxondarra izan da. Blancok Akebaso jatetxean otordu bat irabazi du.
Uztailean hurrengo lehiaketa jarriko da martxan, 'Zenbat ezagutzen duzu Berriz?' izango da.
Modu dibertigarri eta parte hartzailean Durangaldeko historia, bitxikeria eta ohiturak ezagutarazi eta zabaltzeko asmoz galdera-erantzunen jokoa martxan jarri genuen maiatzean. Lehenengoa lehiaketa Abadiñoren ingurukoa izan zen, eta bigarrena Atxondokoa izan da.