Faben Ituarte atxondarrak txapel berri bat gehitu dio bere palmaresari. Zapatuan Arkupeko III. eskuz binakako pilota txapelketa irabazi zuen Lesakan, Goibururekin bikotea osatuz. Elite mailako finalean 22-14 menderatu zituzten Iraeta eta Gorostidi.
Mailaz maila, beste zazpi final ere jokatu ziren Lesakan.