Fabe Ituarte atxondarra sasoian dago eta buruz buru jokatzeko dituen dohaiak erakusten ari da bai kantxa osoan eta baita kaiolan ere. Lapke klubeko pilotariak Lesakako lau eta erdiko San Fermin torneoa irabazi zuen atzo. Finalean 22-12 menderatu zuen Oiarpe taldeko Oier Zabaleta. Orain astebete, berriz, Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako txapela jantzi zuen kantxa osoan. Orduan, 22-5 hartu zuen mendean Olaizola.