Lazkaoko Lapke klubean dabilen Faben Ituarte atxondarrak Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa irabazi zuen joan zen barikuan Antzuolako pilotalekuan jokatutako finalean. Nagusien mailan eta buruz buru, Eple taldeko Olaizola izan zuen aurkari eta erraz menderatu zuen: 22-05. Pilotari atxondarra askoz gehiago izan zen.
Ez da aurten eskuratu duen txapel bakarra. Urte hasieran Gipuzkoako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Orduan ere xehatu egin zuen aurkaria: 22-4, Gorostidiren aurka.