Pilotari atxondarrak partidako lehenengo minututik markatu zuen norgehiagokako erritmoa, lehenengo saketik. Bikain eta bizi-bizi ibili zen eskuin-ezker, eta ez zion aurrea hartzeko zirrikiturik utzi Gorostidi abaltzisketarrari. Azken honek, tanto bi segidan egin zituen partidaren norabidea aldatzeko aukera bat sortuta. Alabaina, horren aurrean, Ituartek deskantsua eskatu zuen, abaltzisketarraren erritmoa gorago joatea ekiditeko. Lortu zuen helburua. Partida 22-04 irabazi eta Gipuzkoako txapela eskualdera ekarri zuen.
Atxondarra da Faben Ituarte, baina Gipuzkoako Lapke klubagaz jokatzen du. Hori dela eta jokatu du Gipuzkoako txapelketa. Donostiako finalean kadete eta gazte mailako finalak ere jokatu ziren. Julen Etxaniz azkoitiarrak irabazi zuen lehenengoa, eta Iker Izagirrek bigarrena.