Martxoaren 27an, 19:00etan, bertso dastaketa antolatu dute Arrazolako Amillena Bentan. Bi bertsolari izango dira: Miren Artetxe eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanak Iruri Altzerrekak egingo ditu.
Miren Artetxe egonaldia egiten ari da Atxondon Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan eta Atxondo Kultura Mahaiak, Amillenak eta udalak abagune hori aprobetxatu dute bertso dastaketa bat antolatzeko.
Izena aurretik eman behar da. Ordainketa tokian bertan egingo da: 7 euro. Prezio horren barruan Amillenak prestatutako jakiak dastatzeko aukera egongo da.
Izen-ematea egiteko hainbat bide dago: helbide elektroniko bidez (liburutegia@atxondo.eus /amillenaarrazola@gmail.com), whatsApp, telegram edo dei bidez (697 196 748) ala liburutegira nahiz Amillenara joanda.