[ARGAZKI GALERIA] Atxondoko Asuntze mendi taldeak antolatutako irteeran 'Valle Achondo' idatzita duen pagoa bisitatu dute

Anboto 2025ko mar. 16a, 16:50

Eguraldia lagun, hainbat herritarrek parte hartu dute ekimenean.

Atxondoko Asuntze mendi taldeak Mendi Erronka antolatu du aurten lehenengoz. Lau irteera proposatu dituzte, nork bere kontura edo taldean egiteko. Gaur erronkako lehen irteera taldean egiteko aukera egon da Asuntzek antolatutako irteeragaz. Arrazolatik irten dira eta 'Valle Achondo' idatzita duen pagoa bisitatu dute, besteak beste. Inskripzio honen berezitasuna honako hau da: Atxondo herri lez sortu aurretik idatzitakoa dela. 

(Argazkiak: Asuntze)

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!