Barikuan Txalopin Txalo kantu liburua aurkeztuko dute Atxondon

Anboto 2025ko ots. 6a, 09:00

Aurkezpena Atxondoko eskolako eraikin zaharrean izango da.

Mankomunitateak proiektu berri bat sortu du umeen artean euskararen transmisioa sustatzeko: 'Txalopin Txalo' kantu-liburua. Liburuaren aurkezpena eskualdean herriz herri egiten ari dira. Atxondoko aurkezpena bihar (otsailak 7), 17:00etan, izango da, eskolako eraikin zaharrean.

Herri tradizioan ume txikiekin jolasteko edota kantatzeko ohikoak izan diren abestiak batzen ditu Txalopin txalok. Lan honen helburua ahozko ondarea berreskuratzea eta transmititzea da, Durangaldekoa batez ere. Horretarako, edadeko herritarrengana jo dute, bideo-grabazioz gaur egun bizirik dirauten kantuak jasotzeko. Durangaldeko adineko 10 pertsonen testigantzetatik jaio da proiektua, tartean Atxondoko testigantzak. Egitasmoa Berbaro euskara elkarteak dinamizatzen du eta Labayruk egin du ekoizpen lana.​

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!