[ARGAZKI GALERIA] Antonio Alkorta artzaina omendu zuten Axpeko Artzain Egunean

Anboto 2024ko ira. 29a, 15:20

Ardi txakur txapelketa Aitor Urien abadiñarrak irabazi du.

Atzo Artzain Eguna ospatu zuten Axpen. Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Acol Elkarteak antolatutako ekimena izan zen.

Ekimaren barruan Axpen bertan bizi den Antonio Alkorta artzaina omendu zuten, urteetan elkarteari eta artzain munduari egindako ekarpenagaitik. Ardi-txakur txapelketan, berriz, abadiñar bat nagusitu zen: Aitor Urien.

Horrez aginera, goizean zehar gazta dastaketa bat egin zuten eta bertaratu ziren bisitariek gaztak puntuatzeko aukera izan zuten. Beraz, herritarrak epaimahai bihurtu ziren. Azkenean, Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegia geratu zen txapeldun. Patxi Baskaran (Markina) eta Jesus Garate (Izurtza) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

(Argazkiak: Tin Urkijo)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!