Jai giroa nagusi, Arrazolako Pala Txapelketako finaletan

Anboto 2024ko ira. 23a, 09:19

Arrazola Pala Txapelketaren inguruko kideak, erdian irabazleak daudela.

Garikoitz, Aritz eta Egoitzentzat izan dira txapelak.

Zapatuan Atxondoko Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten Arrazolako pilotalekuan. Harmailetan jai giroa nagusitu zen eta kantxan, ikuskizuna.  Hirugarren mailako finala Garikoitzek irabazi zuen, Enekoren kontra. Bigarren mailan Aritzek jantzi zuen txapela eta Joseba azpitxapeldun geratu zen. Lehenengo mailan Egoitzek iazko garaipena berritu zuen Bikuñaren aurka.

Sari banaketaren ostean denek elkarrekin bazkaldu zuten Erlaunpe ellkartean. Finalistek dohainik bazkaldu zuten. Irabazleek, bazkaria ez ezik, egun osoko jan-edana debalde izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!