[ARGAZKI GALERIA] Txopoa jasota abian dira Apatako jaiak

Anboto 2024ko eka. 27a, 21:46

Buztenikerak talde feministak irakurri du pregoia.

Txopo nagusia eta txikia jasota, abian dira Apatako jaiak. Buztenikerak talde feministak irakurri du pregoia. "Emakume trans eta bollerook gure ikusgarritasuna aldarrikatu gura dugu jaietan ere bai. Gorputz disidente eta bazterrekoen bozgorailu izan. Buztenikerak txoriaren moduan koloretsuak eta anitzak garelako. Bertakoak zein beste herri eta herrialdeetatik etorritakoak. Gorputz lodiak, zimurdunak, genero etiketari ihes egiten diegunak. Gozatu dezagun aberastasun guzti hau", adierazi dute, besteak beste, jaiei hasiera eman aurretik. Alarma Morea taldeak kontzertua eskaini du ondoren.

Bihar herri bazkaria, tortilla eta bakailao lehiaketak eta Itzal taldearen erromeria egongo dira, besteak beste.

Jaietako egitaraua LOTURA HOINETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!