Faben Ituarte Gipuzkoako buruz buruko txapelketako finalerdietara sailkatu da

Anboto 2023ko abe. 19a, 09:27

Final laurdenetan 22-19 irabazi dio Mikel Aranbarriri.

Faben Ituarte atxondarrak Lazkaoko Lapke klubean jokatzen du eta horregatik ari da lehiatzen Gipuzkoako buruz buruko txapelketa. Joan zen asteburuan 22-19 irabazi zion Mikel Aranbarriri Azkoitiko pilotalekuan eta finalerdietarako sailkatu zen. Lazkaon jokatuko den finalerdian, Iker Amiano izango du aurkari. Aurrera Tolosa klubeko pilotaria ere oso ondo dabil txapelketan eta Ekhi Irribarria (22-8) eta Lorentz Orbegozo (22-6) menderatuta heldu da finalaren atarira.

Ituartek badaki Gipuzkoako buruz buruko txapelketa irabaztea zer den. 2004an jaiotako atxondarrak gazte mailako txapela jantzi zuen iaz Lazkaon jokatutako finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!