Lide Urrestarazu eta Iñigo Alzola garaile Anboto Kilometro Bertikalean

Anboto 2023ko urr. 7a, 19:28

Urrestarazuk 00:48:37 denboragaz amaitu du proba. Alzolak, 00:40:03gaz. Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak eta Aitor Ajuria otxandiarrak bigarren egin dute. 

Arratsalde honetan Anboto Kilometro Bertikala jokatu da. Arrazolatik hasi eta haitzetan gora eginda lehiatu dira korrikalariak, harik eta Anbotoko tontorrera iristea lortu duten arte. Txapeleketako bat Goierri aldera joan da, Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi baitu lasterketa, emakumeen kategorian. Urrestarazuk 00:48:37 denboragaz amaitu du proba. Handik gutxira ailegatu da etxe-etxeko korrikalaria. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra. Azkorbebeitiak 00:50:27 denboragaz lotu ditu Arrazola eta Anbotoko tontorra.

Gizonezkoen kategorian, Debagoienera joan da txapela. Iñigo Alzola arrasatearrak 00:40:03 denboragaz bukatu du proba. Estu irabazi du, handik segundo gutxira, atze-atzetik segika helmugaratu baita bigarrena. Aitor Ajuria otxandiarra. Bederatzi segundora. 00:40:12an ezarri du denbora marka.

Podiuma honela geratu da:

Emakumeetan:

  1. Lide Urrestarazu (00:48:37)
  2. Oihana Azkorbebeitia (00:50:27)
  3. Ainhoa Lendinez (00:51:41)

Gizonezkoetan:

  1. Iñigo Alzola (00:40:03)
  2. Aitor Ajuria (00:40:12)
  3. VIncent Loustau (00:41:19)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!