[ZUZENEKOA]: Jarraitu zuzenean Sorginen Lasterketa

Anboto 2023ko ira. 9a, 08:50

Sorginen Lasterketaren 16. edizioa 09:00etan hasiko da eta www.anboto.org webgunean jarraitu ahal izango dira bertako gorabeherak. 

Antolatzaileek Twich bidez emango duten lasterketa 'anboto.org' webgunean ikusi ahalko da: Oier Ariznabarretak eta Ander De Luisek esatari lanak egingo dituzte. 

Ibilbideari dagokionez, azken edizioetako bera izango dute korrikalariek: 21 kilometro eta 1.700 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea. Korrikalariak 9:00etan irtengo dira, Axpeko plazatik, eta Mendigoikoa jatetxe ingurura igo eta han baso bideetan sartuko dira. Larrano azpitik Arrazolara joango dira, eta kaltzadan gora Zabalandiko leporaino. Behin Zabalandin, Anbotorako bidea hartuko dute. Pagozelaitik Asuntzara jaitsi, eta handik zuzenean Guenzelaira joko dute. Axpeko helmugara heldu aurretik, baina, korrikalariek Artolako lepora igo beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!