Harrera Herriaren auzia konpontzeko mahai bat antolatzea eskatu dio Atxondoko EH Bilduk EAJri

Anboto 2022ko abe. 28a, 11:26

Atxondoko EH Bilduk “Harrera proiektua desagertaraztera eraman gura izatea” leporatu dio EAJri. “Bide judiziala baztertzea” eta “konponbide mahai bat antolatzea” eskatu dute. 

Ertzaintza Axpeko aterpetxera agindu judizial batekin joan zela eta, Atxondoko EH Bilduk oharra kaleratu du. Koalizio subiranistak “gogor” gaitzetsi du atzokoa. EAJri Harreraren aurkako “bide oztopatzaileak” erabiltzea egotzi diote, Ertzaintzaren identifikazioak eta “ildo judiziala” direla eta. EH Bilduk Harreraren proiektua “desagerrarazi” gura izatea leporatu dio EAJri.

Hori dela eta, koalizio subiranistak “bide judiziala” baztertzea, “salaketa” urgentziaz kentzea, eta auziaren “konponbiderako mahai bat antolatzea” exijitu dio gobernu taldeari. EH Bilduk elkartasuna adierazi die Harrerako kideei eta bertan bizi diren migratzaileei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!