Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Axpeko aterpetxeak ez ditu bizigarritasun baldintzak betetzen. "Ikuskapen tekniko bat egin ostean, irailean arkitekto bati txosten bat eskatu zitzaion. Txostenaren arabera, 500.000 euroko inbertsioa egin behar da azpiegitura egungo beharretara egokitzeko. 500.000 euroko inbertsioa oso zenbateko handia da udalarentzat. Urte askotan zehar jarduketa puntualak egin dira, baina ez dira nahikoak izan eraikina bizitzeko moduan mantentzen jarraitzeko. ", azaldu dute oharrean.
Hori horrela, Atxondoko Udalak aterpetxea itxita mantentzea erabaki du."Betiere bertan bizi diren pertsonen segurtasuna zaindu asmoz. Atxondoko Udalak pertsonen segurtasuna zainduko du edozein interes pertsonal edo kolektiboren gainetik", gaineratu dute.