Faben Ituartek Gasteizko pilota txapelketa irabazi du eta domekan Ataungo Etorkizuneko Txapeldunak irabazi dezake

Anboto 2022ko uzt. 5a, 10:49

Faben Ituarte ezkerrean Gasteizko finaleko txapelagaz. (Argazkia: Txukun Lakua)

Hilabetean hirugarren txapela jantzi dezake.

Faben Ituarte atxondarra finalik final dabil aspaldian. Orain lau aste Zaramagako torneoko finala jokatu eta irabazi egin zuen Telleria zegamarrarekin bikotea osatuz. Joan zen asteburuan, berriz, Gasteizko 16. Lakua Txapelketa irabazi zuen gazte mailan. Orduan ere Telleria izan zuen atzelari. Biak Gipuzkoako Lapke taldean dabiltza. 

Txapel birekin konforme ez eta hirugarren bat eskuratu dezake asteburuan. Domekan Ataungo Etorkizuneko Txapeldunak txapelketako finala jokatuko du promesen kategorian. Carmelo Loza errioxarra bizkarzain duela, Zubizarreta-Eskuza bikotea izango du kontrario.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!