Apirilaren 5ean, Udal plenoan, Martxoak 30ko datagaz, alkate dekretu bat onartu zen AHTko kamioiak herri gunetik ateratzeko. "Hamobost egun pasatu dira eta kamioiak berdin jarraitzen dute Apatako kale eta eskolatik igarotzen", azaldu du herritar talde batek ohar batean. Udalaren "utzikeria" salatu dute eta pausoak emoten hasi dira: seinalizazioak jarri dituzte herrigunean eta dekretoa buzoneatu dute herritarrak informatzeko helburuz.