Eguenean 28 pertsona zeramatzan patera bat hondoratu zen Cadizen, Trafalgar lurmuturraren inguruan. Patera horretan Atxondon bizi diren hiru pertsonen senitartekoak hil ziren. Horiei elkartasuna adierazteko gaur arratsaldean elkarretaratzea eta agur ekitaldia egin dituzte.
Ekitaldian Atxondoko Harrera taldekoek gogorarazi dute gorpu horiek aberriratzeko laguntza ekonomikoa behar dutela. "Atxondo Harrerako kideen senitartekoak beraien herrira itzultzeko laguntza ekonomikoa behar da. Bakoitzak 3.000 euroko kostua dauka gutxienez", azaldu dute. Hori horrela, hainbat bonu herritarren eskuragai jarri dituzte eta kontu korronte bat ES74 2100 4167 2721 0030 2262 ireki dute. "Edozein laguntza ondo etorria izango da".