[ARGAZKI GALERIA]: Lucia Orbek eta Hodei Ezpeletak irabazi dute Axpen jokatutako 5 kirol saria

Anboto 2021ko urr. 12a, 13:55

Karmele Gisasolak ingudeagaz istripua izan du eta ezin izan du proba amaitu. Ospitalera eraman dute bekokian ebaki bat eginda.

Mendi Goikoa Bekoa 5kirol sari berezia hartu du Axpeko Mendi Goikoa Bekoa baserriak. Txapelketa ez da modu onean bukatu, Karmele Gisasolak istripua izan baitu ingudeagaz eta bekokian ebakia egin du. Mallabiarra ospitalera eraman dute.

Hala ere, istripua baino lehen, Lucia Orbe eta Hodei Ezpeletak osatutako bikotea aurretik zen, eta hauek berain lanak bukatu ahal izan dituzte. Beraz, hauek izan dira txapela eskuratu dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!