Mendi Goikoa Bekoa 5kirol sari berezia bihar Axpen

Anboto 2021ko urr. 11a, 11:40

Bi bikote misto lehen aldiz lehiatuko dira Basque Sportsek antolaturiko 5 kirol lehiaketan. 

Bihar, 12:00etan, Mendi Goikoa Bekoa 5kirol sari berezia hartuko du Axpeko Mendi Goikoa Bekoa baserriak. Lehenengoz bikote mistoek parte hartuko dute. Alde batetik Karmele Gisasola eta Julen Larrea ariko dira eta bestetik Lucia Orbe eta Hodei Ezpeleta. 

Bikoteek egin beharreko lana honakoa izango da: 30 jasoaldi 63 kiloko bolari, kanaerdiko sei enbor mozte eta 100 zentimetroko sei enbor mozte, 25 kiloko txingekin 12 untze, 100 ingude altxatze eta 100 zentimetroko perimetroko enbor bati sei mozte trontzarkein. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!