Euromilioi zozketak milioi bat euroko saria utzi du Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 3a, 09:48

Atxondoko Euskal Herria kalean dagoen administrazioan zigilatuta da.

Atzo egindako zozketan Euromilioiak milioi bat euroko saria utzi du Atxondon. "Oraindik ez digute administraziotik deitu konfirmazio ofiziala emateko. Badakigu zapatua dela eta seguruenik beranduago deituko digute. Baina bai, milioi bat euroko saria eman dugu", adierazi dio ANBOTOri Atxondoko Kioskoko arduradunak. 

Atzokoa ez da administrazio horrek ematen duen lehenengo saria. Duela bi urte, apirilean, beste sari bat eman zuten. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!