Bonolotoko 870.000 euroko saria eman dute Atxondoko Kioskoan

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 26a, 10:36

Egueneko bonolotoak 870.361 euroko saria utzi du Atxondon, irabazle bakarra egon ostean.

Atxondoko kioskoan eman dute saria eta oraindik irabazlea nor den ez dakitela jakitera eman du Kioskoko arduradunak. "Pozez zoratzen gaude. Ez dugu inoiz saririk eman eta izugarria da herritar bati saria eman ahal izatea", aitortu du arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!