Atxondoko Udalak AHTaren obretako sarbideak erabiltzeko eskatu dio ADIFi

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 9a, 15:40

Herritarren eskariei erantzun eta atxondarren segurtasuna zaindu asmoz, Atxondoko Udalak ADIFI eta Atxondo-Abadiño Aldi Baterako Laneko Enpresei (ABLE) eskatu die obrarako sarbideak AHTa eraikitzeko proiektuan ezarritako puntuetatik egiteko.

"Atxondoko hainbat kolektibok euren kexak helarazi dizkigute eta ez dugu utziko horrelakorik pasatzen. Horrek dakarren arriskua ikusita udal honek obren arduradunei eskatu die hitzartutako proiektua bete dezatela eta horretarako gaituta dituzten sarbideak erabil ditzatela. Gainera, hitzeman genuen hurbiletik jarraituko genuela obra horien inguruan gerta zitekeen guztia, eta gure helburua atxondarrak zaintzea izango da", adierazi dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!