AHTaren obretako kamioiei eskola aurretik pasatzea debekatzeko eskatu dio Atxondoko eskolako guraso elkarteak udalari

Anboto 2021ko mar. 9a, 11:02

AHTaren obretako kamioiak eskola aurretik pasatzen direla, eta hori debekatzeko eskatu diete Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteko kideek udalari.  "AHTaren obrak gure herrian hasi zirela denbora bat da. Gure inguruan egiten ari den kaltea ageri eta nabaria izaten ari da. Egoera honi orain, kamioiak eta obrako makineria eskola aurretik pasatzen hasi direla gehitu behar zaio", adierazi dute oharren guraso elkartekoek.

Gainera, kamioiek "beste bide batzuk ere" badituztela eta eskola ingurua "obrako seinaleekin ez dagoela markatuta" gaineratu dute guraso taldekoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!