Datorren astean jarriko dute Atxondoko eskolako patioko aterpea

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 22a, 13:18

Atxondoko eskolako patioko aterpea datorren astean jarriko dutela jakitera eman du udalak. "Lanak une batez gelditu behar izan zituzten, ez baiziren materialak iristen, baina datorren astean berriro martxan jarri ahal izango dira, eta espero dugu lehenbailehen gune hori prest izatea", azaldu dute Atxondoko Udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!