Eskolako patioa "hankaz gora" dagoela kritikatu du Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 19a, 11:46

Xabier Azkarate Atxondoko alkateak azaldu duenez, arazoak dituzte aterpearen beraren horniketagaz eta horregaitik daude lanak geldituta. "Neu ere arduratuta nago", esan du alkateak. 

Eskolako patioa "hankaz gora" dagoela salatu du Atxondoko Ikasleen Guraso Elkateak. "Eskolan patioa irailean estaliko zutela zabaldu zuten udaletxetik. Gero obra atzeratu zen eta gabonetako oporraldia aprobetxatuz egingo zutela esan zuten", adierazi dute guraso elkartekoek. Lanei gabonetako oporraldiagaz batera hasiera eman zioten, baina orain lanak geldituta daude. "Patioa hankaz gora dago. Aterpea atzerritik datorrela eta hilabete eta erdi zain egon beharko garela esan digute. Horrelako aurreikuspen falta izatea harrigarria da", jarraitu dute guraso elkarteko kideek.

Horrez gain, Atxondoko Udalari egoera berehala konpontzeko eskatu diote.

Udala arduratuta
"Egia da hasieran lanak irailean egin behar genituela, baina gabonetako oporraldia egokiagoa izango zela uste genuen. Orain, arazoak ditugu, horniketagaz. Eta aterpea hemen izateko hilabete eta erdi itxaron beharko digutela esan digutu", esan du alkateak. Beraiek ere "arduratuta" daudela eta "ahalik eta arinen konpontzea" gura dutela aitortu du Azkaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!