#0km

"42 ezkontza egitea genuen aurreikusita, baina urte osoan bi baino ez ditugu egin"

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 13a, 09:40

Izorne Luengo Atxondoko Akebaso jatetxeko arduraduna da. 

Akebaso ospakizun eta banketeetara begirako negozioa da. Zelan eragin dizue egoerak?
Urtea galdutzat ematen dugu. Aurten egitekoak ginen ezkontza guztiak datorren urtera atzeratu behar izan ditugu. 42 ezkontza egitea genuen aurreikusita, baina urte osoan bi baino ez ditugu egin. Asteburuetan kartagaz ibili gara lanean, baina ez da gauza bera. Akebason, ezkontzetako fakturazioari eskerrak bizi gara gehienbat. Eta honek zer ekarri duen? Astean zehar lankide batzuk ERTEan egotea eta asteburuetan ERTEtik kanpora ateratzea. Bestalde, aforo neurriek ere eragiten digute. Ezkontza batean 100dik gora pertsona batu daitezke, baina orain arte indarrean egondako neurriekin ezinezkoa zen 60 lagun baino gehiago batzea. Eta 60 horien artean langileak daude. Horrela ibili gara.

Zein sentipen sortzen dizkizue egoerak?
Haserre nago. Triste, gogorik barik. Frustrazioa dut, inpotentzia. Ostalaritza ez da birus honen kausa. Denona da errua, eta geurea zentzua. Haserrarazi egiten naute azalera handiko negozioekin gertatzen dabilenak eta garraio publikoan egoten diren pilaketek. Edozelan ere, argi dut aurrera egingo dudana. Irtengo dugu hemendik. Ostalariok gogorrak gara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!