Obretako marra horiekin egindako "hutsegitea" berehala konpontzeko eskatu dio Atxondoko Udalak ADIFi

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 16a, 14:50

Atzo markatu zuten herrigunea, obretako marra horiekin. Gaur Atxondoko Udalak Trenbide Azpiegituren Administrazioari (ADIF) lana "ez" dagoela ondo eginda jakitera eman dio eta  lehenbailehen akatsa zuzentzeko. "Herriko errepideko marrak zuriz egon behar dira, horiz maisu-etxearen ingurukoak bakarrik", azaldu dute udaleko kideek prentsa ohar bidez. 

Horrez gain, ADIFek proiektuaren baldintzak bete eta lanek ahalik eta eragin gutxien izateko lanean jarraituko dutela jaktiera eman du udalak.  

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!