Atxondoko Udalak azken hiruhilekora arte atzeratuko ditu zuzeneko zergak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 21a, 17:30

Konfinamendu egoera honek ekar ditzazkeen ondorioak aztertzen dabiltzala jakitera eman du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak. 

Atxondoko Udalak zerga zuzenak, zirkulazio zerga bezalakoak, azken hiruhilekora arte atzeratzea erabaki du. "Auzokide askorentzat une zailak dira, eta horregatik urte amaierara arte zirkulazio zerga bezalakoak ez kobratzea erabaki dugu", esan du Xabier Azkarate alkateak. 

Bestalde, konfinamendu egoera honek ekarri ditzakeen ondorioak arindu asmoz hainbat neurri aztertzen dabiltza jakitera eman du alkateak. "Atxondoko autonomo, saltoki eta enpresa txiki asko kaltetuta aterako dira, eta horregatik, udal gisa zer egin dezakegun aztertzen gabiltza, behar duten pertsonei lagundu eta lehenbailehen errekuperatzeko", gehitu du Azkaratek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!