Atxondon ere zaintza sarea antolatzen dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 17a, 19:06

Covid19 birusak eragindako konfinamendu egoera dela-eta, Atxondon ere zaintza sarea antolatu dute. Etxetik irten ezinda dauden herritarrei erosketak egitea eta hile amaierara heltzea zail izango duten lagunei alternatiba kolektiboak sortzea dira zaintza sarearen asmoa.  

Hori horrela, beharra duten atxondarrei laguntzeko prest dauden herritarrei Atxondoko Zaintza Sarera batzeko deia egin diete. Sarera batu gura duenak 608 321 901 eta 685 713 187 telefono zenbakira idatzi edo deitu behar dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!