Silvia Triguerosi buruzko ‘Tor’ dokumentala eskainiko dute gaur Atxondon

Anboto 2019ko aza. 14a, 12:18

Mendi Astearen barruko ekimena da. Emanaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko udalbatzar aretoan.

Silvia Trigueros korrikalari abadiñarra eta Iñaki Urresti dokumentaleko zuzendaria bertan izango dira dokumentala aurkezten. Ostean luntxa egongo da.

Horrez gainera, Mendi Astearen barruan, Atxondoko 5. BTT Martxa antolatuko dute zapatu honetan. 09:00etan jarri dute hitzordua, Apatako plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!