Joan zen zapatuan, Axpen, herritarren aurrean beraien proiektua aurkeztu zuten. Aurkezpenean, elkarteko kideek eskerrak eman zizkieten proiektua aurrera ateratzen lagundu dieten enpresa eta administrazioei. Horrez gain, lehen sektoreko beste aktibade batzuetan dabiltzan kideei horrelako proiektuen aldeko, amankomunean egiten diren ekimenen aldeko, apustua egitea luzatu zieten.