Gurasoek auzolanean eraikitako jolasgunea "egokitu" egingo du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 26a, 11:08

Udalak jakitera eman duenez, gurasoek eraikitako jolasguneak "ez ditu segurtasun neurriak betetzen". 

Atxondoko umeek jolasgune berria izan asmoz, hainbat gurasok Ziarreta auzoaren atzealdean jolasgune bat eraiki zuten. Atxondoko udalak jakitera eman duenez, jolasguneak "ez du erabiltzaileen segurtasuna bermatzen". Hori horrela, "egokitu" egingo dutela esan dute. “Udalaren betebeharra eta erantzunkizuna atxondoarren segurtasuna bermatzea eta zaintzea da, beraz, gune berria egokituko dugu arriskurik gabe erabiltzeko” adierazi du Xabier Azkarate alkateak. Bestalde, egokitzapena egin arte jolasgunea ezingo dela erabili nabarmendu dute. 

Horrez gain, gurasoek jolasgunea egiteko egindako lana eskertu du Azkaratek. “Dena dela, gurasoen lana eskertzen dugu gune berri hau sortzeko egindako lanagatik, eta gogoratu nahi diegu prest gaudela dituzten beharrizanak entzuteko eta elkarlanean aritzeko” bukatu du Azkaratek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!