Apatan umeek jolasgune berria izango dute, Ziarreta auzoaren atzealdean

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 11a, 12:11

Atxondoko umeek jolasgune berria izango dute asteburutik aurrera. Udalak jakitera eman duenez, Ziarreta auzoaren atzealdean, erreka ondoko parkean, umeentzako gune berri bat atondu dute. 

Oharrean azaldu dutenez, hainbat gurasok auzolanean jolas parke bat egiteko eskaria egin zioten udalari, eta material naturalak (egurra, lurra eta harea) erabilita egin dutela jakitera eman dute. 

Bestalde parkea egiteko 1.000 euroko inbertsioa egin dutela, eta helburua umeen sormena eta mugikortasuna sustatzea dela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!