Ziarreta auzoaren atzeko parkean zegoen slack-linea lapurtu dutela salatu dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 19a, 09:15

Auzolanaren bitartez Atxondoko hainbat familiak atondu zuten umee eta gaztetxoentzako parkea. 

Ziarreta auzoaren atzealdean, erreka ondoko parkean, umeentzako gune berri bat atondu zuten hainbat gurasok auzolanaren bitartez, umeek jolaserako "eremu naturalago" bat izateko. Parkean ume guztiek erabil zezaten slack-line bat jarri zuten, eta ANBOTOri jakinarazi diotenez lapurtu egin dute. "Pena eta desilusioa hartu dugu, parkeko elementu bat desagertu dela ikusi dugunean. Penagarria eta lotsagarria iruditzen zaigu", salatu dute auzolana bultzatu duten familiek. 

Bestalde, egin duten lanarekin "harro" daudela, eta beste ezer "ez desagertzea" espero dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!