Garazi Sampedrok eta Ibon San Miguelek Gernikako mendi lasterketa irabazi dute

Joseba Derteano 2019ko mai. 13a, 09:53

Sampedro Urdaibai Kopako lider jarri da garaipenarekin.

Lau lasterketek osatzen dute Urdaibai Kopa eta atzo bigarrena lehiatu zuten Gernika inguruan. 18 kilometroko proban, Durango Kirol Taldeko korrikalari bi igo ziren podiumeko gorenera: Garazi Sampedro atxondarra eta Ibon San Miguel lekeitiarra.

Sampedrok 1.55.30-eko denboran osatu zuen ibilbidea. Mireia Triguerosek (1.58.11) eta Itsaso Ballazek (2.03.07) osatu zuten podiuma. Atzoko garaipenarekin eta Ibarruriko lehen proban lortutako hirugarren postuarekin Urbaibai Kopako lider jarri da Sampedro.

Ibon San Miguelek 1.25.22-ko denboragaz irabazi zuen Gernikako proba. Mikel Monasterio (1.27.46) eta Aritz Martin (1.29.24) helmugaratu ziren bere atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!