Baserrietarako bisitetan, adibidez, jogurtak egiteko beharrezkoa den esnea zein behik ematen duen, eta horiek egiteko prozesua lehen eskutik ezagutuko dute ikasleek. Ekoizleekin hartuemana hasia dute eskolan; familiei banatzeko, Mallabiko Estakuatik jogurtak ekartzen dituzte, eta Abadiñoko Sasipeko Uztak etxetik ogiak.
Bestalde, ortuan lan egiteko formazioa ere jasotzen dute eskolan. Esaterako, urtero Jakoba Errekondo etortzen da hitzaldia ematera. Aurten, gainera, ENEEKera bisita egin dute ortuko PHa aztertzeko eta hobetzen saiatzeko.