Olabegogeaskoetxeak amore eman behar izan du Kart Cross autoen aurrean

Joseba Derteano 2017ko aza. 28a, 11:00

Cart Cross bat Azpeitiko slalomean. (Argazkia: @escuderialagunartea - Gorka del Cid)

Azpeitiko ibilbide arinean desabantailan aurkitu da. Azken proban Euskadiko Slalom Txapelketako lidertza galdu du Raul Perezen faboretan.

Iñigo Olabegogeaskoetxeak hiru garaipenekin hasi zuen denboraldia eta harrezkero lider egon da. Aurkari batzuk baino auto apalagoa zuen arren, logikaren kontra joan eta txapelketa eskuratu zezakeela zirudien, baina Azpeitiko azken lasterketak ametsetik esnatu du. Zirkuitu arina zen, Kart Cross autoak dituztenentzat aproposa, eta ezin izan die aurre egin BMW 318arekin. Seigarren postuarekin konformatu behar izan du Raul Perez (Durangaldea Racing) bere aurkari nagusiak lasterketa eta txapelketa irabazten zituen bitartean. “Banekien zirkuitu hau ez zela guretzat aproposa eta horrela izan da, ez dut aukerarik izan”, azaldu du pilotu atxondarrak. Orain datorren urteko denboraldia prestatzeari ekingo dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!