430 atxondarrek parte hartu dute herri-kontsultan, %31,41ek

Jone Guenetxea 2017ko aza. 5a, 21:31

Gure Esku Dagok antolatutako herri-kontsultan atxondarren %31,41ek hartu du parte, hau da, 430 herritarrek. 324 baiezko, 38 ezezko, 6 zuri eta 8 nulo zenbatu dituzte. 

Euriari aurre eginez, jai giroan pasatu dute Atxondon herri-kontsultaren eguna. Talo janean hotzari aurre egin diote. 430 herritar Apatako eta Axpeko plazetan atondutako bozkaguneetatik pasatu dira. Tartean, Bittor Arginzoniz sukaldari ezaguna.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!