Oihana Azkorbebeitia eta Aitor Osa izan dira onenak Anboton

Joseba Derteano 2017ko ira. 30a, 18:04

Azkorbebeitiak bere ibilbidean lehenengoz irabazi du Anboto kilometro bertikala. (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

Juniorretan Aitor Ajuria otxandiarrak irabazi du Anboto kilometro bertikala.

Oihana Azkorbebeitia izan da emakumeetan 50 minututik jaitsi den bakarra: 48.53. Maria Zorroza sailkatu da bigarren (50.53) eta Ainhoa Lendinez hirugarren. Abadiñarrak bere ibilbidean lehenengoz irabazi du proba. Gainera, kilometro bertikalen Euskal Herriko txapeldun berria da, gaur txapelketa hori baitzegoen jokoan.

Gizonetan Aitor Osak eta Imanol Goñik lehia estua mantendu dute. Osa helmugaratu (40.22) eta handik gutxira heldu da Goñi: 40.59. Iñigo Larizek osatu du podiuma: 42.02. Osak laugarren bider irabazi du Anboto kilometro bertikala. Gainera, denak bata bestearen atzetik lortu ditu: 2014, 2015, 2016 eta 2017.

Juniorretan Aitor Ajuria otxandiarra izan da azkarrena Ander Gabiña eta Ibai Otaegiren aurretik. 

 

Podiumetako argazkiak (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!