Galdeketaren aldeko 198 sinadura batu dituzte Atxondon

Jone Guenetxea 2017ko abu. 4a, 16:58

Erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin gura dute azaroaren 5ean Atxondon. Horretarako, herriko Gure Esku Dago dinamikak sinadura bilketa egin du. Guztira 198 boto jaso dituzte.

Galdeketa egin ahal izateko botoa eman dezaketen herritarren %10aren babesa behar zuten, hau da, 120 boto. Beraz, azaroaren 5ean galdeketa egiteko lehenengo pausoak eman dituzte Atxondon.Egun horretan hainbat herritan kontsulta egiteko asmoa dute, tartean Otxandion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!