Bankia banketxeak Barraskiko kaltetuetako bati 58.999 euro itzuli behar dizkio

Anboto 2017ko ots. 6a, 13:55

Bankia banketxeak 58.999 euro ordaindu beharko dizkio duela sei urtetik bere etxebizitzaren zain dagoen erosle bati.

Valentziako Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren arabera Bankia banketxeak 58.999 euro itzuli beharko dizkio Barraskiloreko auziko kaltetuetako bati.

2008an Norvisa enpresak hiru fasetan burutzeko asmoa zuen bost eraikineko eta 52 etxebizitzako proiektua hasi zuen Atxondon, Barraski inguruan. Lehen fasean etxebizitza bloke bat egin zuten, baina, hauek ez zituzten banatu eta bigarren eta hirugarren fasean, berriz, egiturak bakarrik altxatu zituzten. Proiektu honek hainbat kaltetu eragin zituen, hainbat eroslek etxebizitza planoaren gainean erosi baitzuten.

Orain, sei urte beranduago, epai batek jakitera eman duenez, Norvisa enpresak ez zuen aseguru egokia kontratatu, beraz, erantzule nagusiak, banketxeak, ordaindu beharko dizkio 58.999 euro kaltetuari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!