Axpen dauden ume sahararrak egonaldia posible egin duten laguntzaileekin batera

Anboto 2016ko uzt. 13a, 19:21

Hamadako Izarrak elkartearen bidez 15 ume saharar Axpeko aterpetxean egongo dira hile bitan. Gaur, ume sahararrek, Hamadako Izarrak elkarteko kideek, ekimeneko laguntzaileek eta erakundeetako ordezkariek familia argazkia atera dute Axpen.

Guztira 32 bat laguntzaile batu dituzte monitore eta sukaldari lanetarako. Astero txandakatzen joango dira. Atxondo, Mañaria, Durango, Berriz, Iurreta eta Abadiñoko Udalen eta Durangaldeko Amankomunazgoaren  laguntza ere jaso dute, besteak beste, iaz hasi zuten proiektuari aurten jarraipena emateko.

Uztailaren 1ean etorri ziren eta aste hau Atxondon eman dute; Apatako igerilekura edo Axpeko pilotalekura joan dira, esaterako. Asteburu honetatik aurrera Atxondotik kanporako irteerak hasiko dituzte. Asteburuan Bermeora joango dira itsasuntzian ibiltzera. Datorren astean Donostiara eta Getxorako irteerak dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!