Sei ume saharar hartu dituzte Elorrion

Anboto 2016ko uzt. 5a, 15:16

Idoia Buruaga alkateak eta Xabier Dominguez alkateordeak ongietorria eman diete uda pasatzera etorri diren ume sahararrei, eta euren harrera familien lana goraipatu dute.

Hainbat ume etorri dira Euskal Herrira Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetatik, eta horietatik sei dira Elorriora heldu direnak. Bertan pasako dute uda, basamortuko tenperatura beroak saihesteko helburuagaz eta bizi kalitate hobe baten bila. "Elorrioz eta udaz goza dezatela" opa diete udal arduradunek.

Beste hainbat ume Hamadako Izarrak elkartearen Atxondoko kanpamendura eta Rio de Oro elkartearen Izurtzako aterpetxera etorri dira egunotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!