Gontzal Garciak Gipuzkoako Itzuliko etapa irabazi zuen atzo

Anboto 2016ko eka. 27a, 14:24

Hamaika txirrindulariko esprintean azkarrena izan zen.

Gontzal Garcia atxondarra (Beste Alde-La Tostadora) sasoi betean dago. Hile eta erdian hirugarren etapa garaipena lortu du. Atzo Gipuzkoako Itzuliko hirugarren etapa irabazi zuen Andoainen. 93 kilometro eta 2 mendate eduki zituen etapan hainbat ihesaldi egon ziren. 11 txirrindulari ihes eginda heldu ziren azken metroetara eta esprint luze baten ostean Gontzal Garcia nagusitu zen.

Maiatz hasieran Urduñako lasterketa irabazi zuen eta maitz amaieran Arabako Itzuliko azken etapan ere nagusitu zen. Azpimarratzekoa da apirilean Zornotzako Udaberri Klasikoan  junior mailan lortu zuen podiuma ere.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!