Gontzal Garciak etapa garaipenagaz errematatu du Arabako Itzuli bikaina

Anboto 2016ko mai. 23a, 11:32
Gontzal Garcia Arabako Itzuliko etapa garaipena ospatzen.

Gontzal Garcia atxondarra goi mailan aritu da junior mailako Arabako Itzulian. Etapa bat irabazi du, beste batean hirugarren sailkatu da eta sailkapen orokorrean aurreneko hamarretan amaitu du.

Durangoko Beste Alde La Tostadorako gaztea sasoi betean dago. Apirilean Zornotzako Udaberri klasikoan podiumera igo zen; maiatz hasieran Urduñako lasterketa irabazi zuen eta orain Arabako Itzuli oso ona burutu du. Lehenengo etapan hirugarren sailkatu zen eta bigarrena irabazi egin zuen. Caicedo-Yuso herri inguruko lasterketa (75 kilometroko zirkuituari hiru itzuli eman zizkioten) 20 txirrindulariren arteko esprintean erabaki zen. Azken metroak gorantza ziren eta inork ezin izan zion eutsi Garciaren erasoari. Metro gutxitan hiru segundo atera zizkion bigarren sailkatuari. Arabako Itzulia 10. tokian amaitu du atxondar gazteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!