Bilduk dio 2010eko kontuak EAJren botoekin onartu zituztela

Anboto 2012ko ots. 17a, 08:49

Joan zen astean udalaren egoera ekonomikoa salatu zuen EAJk, prentsa ohar bategaz. 650.000 eurotan zenbatu zuen zorra. Bilduk asteon salatu duenez, udalaren egoera politika egiteko erabili dute jeltzaleek

Bilduk dioenez, “ez dute mundurik deskubritu; publikoak  ziren datuak  eman dituzte berriro. Gainera, gogoratu behar dugu 2010eko kontu orokorrak onartzeko batzordean EAJk ere aldeko botoa eman zuela”, dio Juanjo Nora alkateordeak. Ondoren, ohi  denez, Kontuen Tribunalera bidali zituzten datuak eta udalbatzarrean ere eman zuten horren berri.

Era berean, haziendako batzorde berezi bat antolatzeko eskatuz EAJk aurkeztu duen mozioa astelehen arratsaldeko batzarrean eztabaidatuko dute.

Udalaren egoerari buruz argi berba egin du Norak: “Aspalditik dakigu zein den egoera. Badakigu gaitza dena, baina ez da gaindiezina”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!