Atxondoko EAJk beren beregi udalaren egoera ekonomikoa aztertuko duen Hazienda Batzordea deitzeko eskatu dio gobernu taldeari.
EAJk prentsa oharrean salatu duenez, 2011ko likidazioen datuetan erreparatuz gero, “500.000 euroko defizita dago, eta kopuru horri 2010ekoa gehituz gero 650.000 eurora heltzen da defizita”.
Horren aurrean, “ausardiaz” jokatu behar dela diote, “ez gastuen murrizketan bakarrik, baita kontu publikoen errendimendu hobea segurtatzeko ere”.
Aurreratu dutenez, bestalde, “herriko komertzioa bultzatzeko eta kirol zein kultur ekipamendu berrien gaineko” proposamenak aurkezteko asmoa du alderdi jeltzaleak.