Zago eta Amilibia garaile Anboton, Azkorbebeitia bigarren

Anboto 2010ko mai. 10a, 10:11

Zapatuan jokatutako proban postu bikaina lortu zuen Ohiana Azkorbebitia abadiñarrak. Jende asko batu zen Anbotoren magalean lasterketa gogor hau hurretik jarraitzeko.

Zapatuan jokatutako proban postu bikaina lortu zuen Ohiana Azkorbebitia abadiñarrak. Jende asko batu zen Anbotoren magalean lasterketa gogor hau hurretik jarraitzeko. [imgd]http://www.anboto.org/images/7500/7556/1.jpg[/imgd] Didier Zago frantziarrak joan zen urteko garaipena errepikatu du Anboto Kilometro Bertikalean. Maila handiko partehartzea izan zen zapatuan, eta Zagok aurten ere onena dela erakutsi du. Gainera, Espainiako Kopako lidertza bereganatu du Anboton irabaziz. Bigarren Agustí Roc Europako txapelduna sailkatu zen, eta hirugarren Raúl García. Lehen euskalduna Fernando Etxegarai izan zen, laugarren postuan. Emakumezkoetan Nerea Amilibiak egin zuen denbora azkarrena. Bere atzetik, Ohiana Azkorbebeitia abadiñarra geratu zen, postu oso ona eskuratuz. Monica Ardidek osatu zuen podiuma. 210 lasterkarik parte hartu zuten Anboto Kilometro Bertikalaren hirugarren edizio honetan, eta eguraldia lagun izan zuten. Jarraitzaile ugari izan zituzten maldetan gora, animatzeko asmoz. GIZONAK 1 DIDIER ZAGO ARAGOIKO SELEKZIOA 39:28 0:00 2 AGUSTÍ ROC SALOMON-SANTIVERI 40:23 0:55 3 RAUL GARCIA RUNNING TEAM-TRANGOWO 41:21 1:53 4 FERNANDO ETXEGARAI EUSKAL SELEKZIOA 42:50 3:22 5 HASSAN AITCHAOU AITALI ZUMEATARRA 43:06 3:38 6 DAVID LOPEZ CASTAN RUNNING TEAM-TRANGOWO 43:52 4:24 7 IMANOL ETXEBERRIA SARRIEGI INDEPENDIENTE 44:35 5:07 8 IGNACIO CARDONA TORRES SELECCIÓ COMUNITAT VALE 44:49 5:21 9 PEDRO J. HERNANDEZ SANCHEZ FEXME-TORREJONCILLO 44:55 5:27 10 JESUS DE LA MORENA ENRIQUEZ BUFF CLUB ATLETISMO CUEN 45:07 5:39 EMAKUMEAK 1 NEREA AMILIBIA ARRUTI EUSKAL SELEKZIOA 50:16 0:00 2 OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR BASATI IZURTZA KIROL TALD 51:43 1:27 3 MÓNICA ARDID U.A.TERRASSA SE 53:54 3:38 4 YOLANDA GURENDEZ INDEPENDIENTE 54:14 3:58 5 ELENA CALVILLO ARTEAGA IDIAZABAL 54:24 4:08 6 SILVIA LEAL AUGÉ CE SOLSONÈS 56:57 6:41 7 MARIA ANGELES AGUILAR HERNA SELECCIÓ COMUNITAT VALE 57:33 7:17 8 BEATRIZ FERNÁNDEZ FRANCOS BUFF CUENCA 58:29 8:13 8 PATRIZIA ALTHAPE ARHONDO ARAGOIKO SELEKZIOA 58:29 8:13
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!